Gida turistikoak

ONGI ETORRI




5. eta 6. mailetako ikasleen blogean zaudete. Gure lanak, iritziak, irudiak eta argazkiak bertan dauzkazue. Ikusi eta iruzkinak idatzi.



lunes, 27 de mayo de 2013

ERREGE ALFERRA



Itsasoaren beste aldean errege zahar eta alfer bat bizi zen. Oso gizena zen. Bere menpekoak pozik zeuden erregearekin. Nola ez ziren ba pozik egongo? Hain zen alferra errege hura, izan ere, inoiz ez zuen gerrarik egin, ez zituen gazteak soldaduskara eramaten, eta zergarik ere ez zuen biltzen.
Inoiz ez zuen ezer egiten. Goizean bezala eguerdian, eta eguerdian bezala gauean, beti alferkerian egoten zen.
Mugitzeko ere alferregia zenez, zer gertatu zitzaion? Ikaragarri gizendu zela. Egun batean hasi zen logelatik irteten eta atean ez zela kabitzen konturatu zen.
Barruan geratu beharko dut, ba! esan zuen bere artean errege alferrak. Eta ez zen sekula gehiago bere logelatik irten.
Bere logela hartan gero eta alferragoa bihurtu zen erregea. Alferragoa eta gizenagoa. Bere gorputzak gela guztia okupatzen zuela konturatu zen egun batean. Orduan zulo bat egin behar izan zuen buruaz sabaian. Bestela ezingo zuen arnasank ere hartu eta ito egingo zen.
Halaxe bizi behar izan zuen handik aurrera: gorputza logelan eta burua atikoan zuela. Eta ministroak eta kortisauak atikora joaten zitzaizkion bisitatzera.
- Maiestate -esan zion behin lehen ministroak-, gauza bat esan nahi nizuke.
Erregeak eman zion hitz egiteko baimena eta honela mintzatu zen lehen ministroa:
- Zu ere, beste guztiok bezala, hil egingo zara egunen batean. Eta komeni litzateke erabakitzea nor izango den zure ondorengoa.
Errege alferrak hiru seme zituen. Eta hirurei atikora deitzeko agindu zion lehen ministroak. Hiruretan alferrena nor zen jakin nahi zuen. Huraxe izango zen bere ondorengo erregea.
Lehen ministroak turuta jo zuen hiru printzeei deitzeko. Baina, alferraren alferrez, ez ziren mugitu ere egin. Eserleku batzuetan eraman behar izan zituzten aitarengana.
Ikus dezagun zenbaterainoko alferra zaren, seme esan zion erregeak bere seme zaharrenari.
Nik, begiak ixteko alferrez, ez dut lorik ere egiten erantzun zion.
Erregeak esan zion:
Lorik egiten ez duen alferra? Zuk ez duzu balio errege izateko.
Gero galdetu zion bigarren semeari:
Ikus dezagun zenbaterainoko alferra zaren, seme.
Niri edaria ahora botatzen badidate ere, ez dut edaten. Hartarainokoxe alferra naiz.
Erregeari ez zitzaion gehiegi gustatu semeak esan ziona eta honela erantzun zion:
Ahoan edaria jarri eta edaten ez duena, ez da alferra. Tonto galanta. Zuk ere ez duzu errege izateko balio.
Azkenik seme gazteenari iritsi zitzaion txanda.
Ikus dezagun zenbaterainoko alferra zaren, seme.
Nik ahoan jana jartzen didatenean ez dut jaten. Ni murtxikatzeko alferregia naiz esan zion seme gazteenak.
Erregeak haserre erantzun zion:
Zu ez zaude burutik sano, seme. Jaten ez duena hil egiten da, eta hildakoak ez du balio errege izateko.
Errege alferrak bere hiru semeak agurtu zituenean, galdetu zion lehen ministroak:
Maiestate, hiruretatik nor izango da errege?
Neu erantzun zuen. Bai neu naiz hemen denetan alferrena. Hiltzeko ere alferregia bainaiz ni.
Eta ondorengo zazpiehun eta berrogeita zazpi urtetan errege alferrak bizirik iraun zuen. Baina egun batez liztor bat jarri zitzaion sudurraren punta-puntan. Baina erregea alferregia zenez liztorra bidaltzeko, honek ziztatu egin zion. Orduan erregeak sekulako saltoa eman zuen eta palazio osoa gainera erori zitzaion.
Eta sinesten ez baduzu, begiratu hondakinen azpian. 

6 comentarios:

  1. Iñigo, galderak gaizki daude. Ez dira oso ondo ulertzen. Hala ere, ariketa egingo dut.

    ITZIAR

    ResponderEliminar
  2. Iñigo,zer ezan nahi du: Goizean bezala eguerdian, eta eguerdian bezala gauean, beti alferkerian egoten zen.
    Ez dut ulertzen EGUERDIAN ETA EGUERDIAN. Ezan hal didazu

    JON

    ResponderEliminar
  3. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  4. iñigo ez duzu inipi izena ipintzeko!!nola jakingo duzu nor da nork???

    Haizea

    ResponderEliminar
  5. Iñigo ariketa bidali dut baina izenuk gabe ez zuen ipintzen eta ez naiz conturatu.

    Ainize

    ResponderEliminar
  6. kaixo Iñigo Mirey naiz.Galderak egin ditut bahina ez nituen oso ondo ulertzen,bat utzi egin dut,eta,azkenengo galderan erantzuna eta izena ipini dut.

    ResponderEliminar