Gida turistikoak

ONGI ETORRI




5. eta 6. mailetako ikasleen blogean zaudete. Gure lanak, iritziak, irudiak eta argazkiak bertan dauzkazue. Ikusi eta iruzkinak idatzi.



miércoles, 3 de junio de 2020

BERTSO TOPAKETA



Bihar, ekainaren 4an, goizeko 11etan bertso topaketa youtubetik emitituko da: 


Eskolako 6. eta 5.mailako ikasleentzat , nahi izanez gero 4. mailakoak ere gonbitatuta zaudete. ANIMO ETA EZ AHAZTU!






viernes, 22 de mayo de 2020

HITZEMAN


Kaixo!
Esteka honetan hitzekin jolasteko aukera izango duzue.  Pasahitza jolasa da. Ea zenbat asmatzen duzuen! Euskaraz da. ANIMATU!!

viernes, 15 de mayo de 2020

PELIKULAK

Kaixo neska-mutilak!
Ostirala denez  denbora librea izango duzue pelikulak ikusteko. Baloreak lantzen dira pelikula hoietan, DISFRUTATU!
PELIKULAK

miércoles, 6 de mayo de 2020

ADITZA ORAINALDIAN

Kaixo, ikasle maiteak!
Jolas honekin aditzak birpasatu ahal dituzue.
JOLASA


lunes, 4 de mayo de 2020

ORTOGRAFIA

Egun on!
Euskarazko hitz ezagunak izango dituzue, baina fijatu zeintzuk daramate "h" .
H-dun hitzak


jueves, 30 de abril de 2020

EGUZKI SISTEMA

ASTEBURU LUZEA DAUKAGU!
Eguzki sistema ezagutzeko gogoak dituzue? Bideoa eta jolasa daukazue ezagutzeko.
IKUSI ETA JOLASTU.




miércoles, 29 de abril de 2020

KALKULU MENTALA


Kaixo!
Jolas honetan gurutzegrama matematikoak egin ditzakezue, baina erantzun baino lehen, ondo pentsatu emaitzak.
HEMEN SAKATU Zenbakien gurutzegramak

lunes, 27 de abril de 2020

MUNDUA

KAIXO!
Munduko kontinenteak eta itsasoak ezagutzen dituzue? Eta Euskadi mapan kokatzen dakizue? Jolas honekin ikasteko aukera izango duzue.
https://clic.xtec.cat/projects/euskadi/jclic.js/index.html


viernes, 24 de abril de 2020

EUSDEMO


Egun on!
Jolas honetan aditz laguntzailea, sinonimoak, antonimoak, esaera zaharrak, testuaren koherentzia (puzzleen bitartez) eta aditzaren laguntzailea, irudien bidez, lantzen da.ONDO PASA !
https://clic.xtec.cat/projects/eusdemo/jclic.js/index.html


jueves, 23 de abril de 2020

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Badakizue zer ospatzen den gaur? Liburuaren nazioarteko eguna.
Gozatu irakurtzen.




lunes, 20 de abril de 2020

GINKANA

Opor berezi hauek amaitu dira!
Gaur, ginkana jolasa proposatzen dizuegu, pistak ondo irakurri eta aurrera. DISFRUTATU!
https://clic.xtec.cat/projects/gimcaeu3/jclic.js/index.html

martes, 14 de abril de 2020

GAURKO HITZA JOLASA


Kaixo, ikasle maiteak!
Hiztegia lantzeko jolas polit hau daukazue, zuen gustukoa izatea espero dugu. ONDO PASA!
JOLASA

miércoles, 8 de abril de 2020

JOLASAK

Egun on, ikasle maitegarriak!
Aste Santuko oporrak luzeak direnez ondo pasatzeko  jolas batzuk dituzue:

MATEMATIKA BIRPASATZEKO https://clic.xtec.cat/projects/mateseus/jclic.js/index.html

ADITZAK BIRPASATZEKO https://clic.xtec.cat/projects/aditzak/jclic.js/index.html

ONDO PASA!!.

martes, 7 de abril de 2020

EUTSI GOGOR - ANIMO

Kaixo, neska-mutilak!

Eskolako aita batek bideo bat egin du, "Resistiré" abestiaren euskarazko bertsioa. Ateratzen duten dirua osasun materiala erosteko izango da. Gazteleraz ziur entzun duzuela, baina  ea bertsio hau, zuen gustokoa den.



viernes, 3 de abril de 2020

GOOD MORNING KAREAGA!

As we told you last week, the English blog is ready!😎😎

This is the link: https://goodmorningkareaga.blogspot.com/







We will continue posting interesting materials on our marvellous blog!😜


Mireia, María, Clayton and Ariane

MAITASUNEZ

Gaur, oporren usaina nabaritzen da, baina egoera berezia denez bi bideo jarriko ditugu.

LASTER ARTE ETA ANIMO KAREAGATARROK!




jueves, 2 de abril de 2020

Gorputz heziketako oharra: aupa neska-mutil horiek! Orain arte blog honetan egon naiz ipintzen nire arloko kontuak. Hemetik aurrera, topatu ahal izango dituzue  beste blog honetan:  https://gorputzheziketaetxean.blogspot.com

www.kareaga-goikoa.com webgunean ere topatuko duzue esteka.
Ez galdu begi-bistatik!

miércoles, 1 de abril de 2020

lunes, 30 de marzo de 2020

INTERESTING WEBPAGES

Hi, guys!

We want to post here some webpages that can be interesting for you:

Ingeleseko baliabideak online
 (klikatu hemen)


Enjoy them!😜



Gurekin hitz egin nahi baduzue emaila bidali/ if you want to talk to us send us an email:

- Teacher Mireia: mireialazaro@kareaga-goikoa.com
- Teacher María: maria.wsr@kareaga-goikoa.com
- Teacher Ariane: arianegodoy@kareaga-goikoa.com

domingo, 29 de marzo de 2020

aldapan gora

GORPUTZ HEZIKETA
Guztion ezaguna da 5. eta 6. mailako taldeetan oso dantzari onak daudela. Ausartuko zarete koreografia berri honekin? Kontuz! ez da batere erreza...

viernes, 27 de marzo de 2020

Hi everybody! How are you?

We´ve got a present for you, enjoy it 😋:




This new blog will be available next week!


María, Clayton and Ariane

jueves, 26 de marzo de 2020

minutu bat irabazteko 10 froga

GORPUTZ HEZIKETA  

Hemen dauzkazue beste 10 froga ezberdin "minutu bat irabazteko" lehiaketatik. Ea zenbat froga zareten gai denbora barruan amaitzeko?

miércoles, 25 de marzo de 2020

JOLASAK

Kaixo, hemen bidaltzen dizuet esteka bat jolasen bidez ikasteko.
 http://www.jolasak.eu/#jolasak
GORPUTZ HEZIKETA

"MUGIMENDUZKO OKA" jolas hau egiteko oka-jolasa (tableroa), dadua eta lehiakide bat baino ez duzu behar. Dadua botatzean ateratzen zaizun zenbakia aurreratzeko, jarraian agertzen diren frogetako bat gainditu behar duzu.

BAT: 5 sentadilla / 10 gorako jauzi txalo bat airean emanez / 50 pausu egin etxe barrutik
BI; hanka baten gainean 15 jauzi / mimikaren bidez, kirol bat irudikatu.
HIRU: Orekari eutsi oin baten gainean 10 segundutan / txiribuelta bat egin ohean.
LAU: Skipping: belaunak gora 15 segundutan / lekuan orpoak ipurdira 15 segundutan.
BOST: Paperezko pilotatxo bat paperontzian saskiratu (2 saiakera) / pilotatxoa jaurti lehiakidea jotzeko berak aukeratzen duen gorputz alalean.
SEI: Gustuko dantza zati bat egin / pilotatxoari 6 kolpe jarrai eman eskuaz.

aurrera!!!! ariketa fisiko apur bat egin dezagun!!!!

lunes, 23 de marzo de 2020

GORPUTZ HEZIKETA

Egun on. Hona hemen beste bi froga "Minutu bat irabazteko" lehiaketatik. Gogoratu, aurreko sarreran daukazuela kronometroa. Suerte guztiei!

                                                                                       
         

jueves, 19 de marzo de 2020

GORPUTZ HEZKIKETA:   MINUTU BAT IRABAZTEKO     MINUTE TO WIN IT

Orain zenbait urte, telebistan, arrakasta handia izan zuen programa bat eman zuten. Programa horretan, lehiakideek euren trebetasun-maila erakutsi behar zuten froga labur batzuetan. Froga gehienak badira etxean izaten ditugun objetuekin egiteko modukoak. Hemen daukazue lehenengo froga eta denbora barruan egiten duzuen ziurtatzeko kronometroa. Datozen egunotan, froga berriak joango naiz eskegitzen eta jendeari dibertigarria iruditzen bazaio, eskolak hasten direnean, maila ezberdinen arteko LEHIAKETA antola daiteke.

                                         


                                                    

martes, 17 de marzo de 2020


GORPUTZ HEZIKETA

Beste proposamen bat datozen egunetarako; koreografia
Beheko bideoan Amaia Txintxurreta-k Esne Beltza-ren "euskaraz bizi nahi dut" abestiaren koreografia irakasten digu. Ausartuko zara ikasten?
Bideoan grabatzen baduzu dantza, bidalidazu helbide honetara: gorputzheziketakareaga@gmail.com





GORPUTZ HEZIKETA

Kaixo ikasleok. Badirudi egun batzuk eman beharko ditugula eskolako gimnasiotik pasatu gabe. Arloarekiko harremana ez galtzeko, zenbait ariketa prestatzen ari naiz, zuek, etxetik egin ahal izateko. Bien bitartean, ikerketa-ariketa hau proposatzen dizuet: galdetu etxeko nagusiei, umetan egiten zuten jokoei buruz. Aukeratu bat, zuen gustukoa dena, idatzi, eta eskolan egiteko modukoa bada, klaseak berriro hasten direnean, taldekideei azalduta, EGINGO DUGU. Zer deritzozue? ondo segi!!eta adi blogari